Bi egunez egon da zabalik Ibarra kiroldegian jarri duten Gabonetako haur parkea. Puzgarriak, ohe elastikoak, futbolin eta ping-pong mahaiak, eskulanak egiteko txokoa, eta baita errealitate birtualeko betaurrekodun bideojokoak ere. Gazteek denetarik izan dute egunotan Aretxabaletan, eta asko izan dira bertaratu direnak. Hala ere, Arrasateko, Oñatiko edota Bergarako haur parkeetan gertatu moduan, Aretxabaletan ere iaz baino lasaixeago ibili direla adierazi dute begiraleek. Egutegi kontua izan da, seguruenik, motiboa. Zubia izaterakoan, eta asteburua, askok kanpora joatea erabaki dutelako. Oraindik badago tartea gozatzeko, 20:00ak arte zabalik egongo dira eta Ibarrako ateak.