Aretxabaletako kaleak alaitu ditu 'Atlantis' kalejirak

Ibai Irasuegi Garai 2025eko abenduaren 30a

Itsas zaldien gainera igo, pedalei eragiten hasi, bozgorailua piztu eta ikuskizuna hasi ahala gerturatzen hasi dira aretxabaletarrak gaur arratsaldean egin den Atlantis kalejirara. Ibarra kiroldegian hasi eta herriko plazan amaitu da, eta, ibilbide hura nahikoa izan da Aretxabaletako bazterrak ponpekin betetzeko eta baita bertaratutako jendeari irribarre bat ateratzeko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak