Arizmendik antolatzen duen XX. Gabonetako futbol txapelketaren lehen norgehiagoka Debagoienak eta Gipuzkoak jokatu dute. Azken horiek irabazi dute 4-0.
Ostean, Debagoienak eta Realak neurtu dituzte indarrak. Txuri-urdinek erakutsi dute maila eta martxa bat gehiago dutela, eta zortzi gol sartuta menderatu dute partidua.
Hala, hirugarren eta azken norgehiagokak zehartu du irabazlea. Reala aldeko eta kontrako goletan abantaila handiarekin heldu da. Alegia, Gipuzkoak partidua irabazi eta gol aste sartu behar zituen txapelketa irabazteko. Ez bata eta ez bestea. Berriro ere Reala gailendu da, 2-0.
Berez, txuri-urdinek irabazi dute torneoa.