Eskarmentu handia duen Jose Luis Franzesena azpeitiarrak jardungo du organoan eta Mariatxen Urkia Aretxabaletako sopranoak kantuan egingo du egubakoitzean, abenduaren 26an, parrokian, 19:30ean. Ez dira bakarrik arituko; izan ere, Leizarra musika eta dantza eskolako ikasle batzuek ere hartuko dute parte; honako hauek: Imanol Aizpurua, Jokin Bengoa, Mari Carmen Etxeandia, Maialen Gallo eta Nahia Garcia–.
Konpositore ezagunen obrak joko ditu Franzesenak, hala nola, Haendel eta Vivaldirenak, eta Gabon kanta batzuk ere abestuko dituzte Oh Holy Nigtht, esaterako.
Abesbatza domekan
Domekan, hilaren 28an, ostera, Aretxabaleta Abesbatzaren txanda izango da. Urtero legez, Gabonetako kontzertua emango du, 19:00etan. Hona hemen emanaldi horren programa:
- Puer Natus Gregorianoa
- Oi Bethleem Aita Donostia
- Gau ixila / Stile Nacht F. Gruber
- Joy to the world G.F. Haendel
- Oh Holy Nigth A. Adam
- Aurtxo Polita G. Olaizola
- Alleluia G.F. Haendel
- Mesias sarritan B. Ercilla
- White Christmas Irving Berlin
- Adeste Fideles J. Reading
- Ator Mutil J. Guridi
- Brindisi G. Verdi