Ibarra kiroldegiko prezioak eta ordutegia zehaztuta urte berrirako

Mirari Altube Arrese 2025eko abenduaren 25a

2026an sartzearekin batera Ibarra kiroldegiko prezioak eguneratu egingo dituzte: %2,9 igoko dira horiek –KPI–. Era berean, ordutegia ere zehaztu dute. 

Urrian egindako osoko bilkuran onartu zuen Aretxabaletako udalbatzak kiroldegiko prezioak %2,9 igotzea –KPIren eguneraketa– 2026ean. Hemen prezio berrien taula.

Egutegiari dagokionez jakinarazi dute ez duela apenas aldaketarik izango iazkoarekin alderatuta; 345 egunez eta 4.114 orduz emango du zerbitzua 2026an: egutegia hemen.

Mugiment txartelera batzea onartuta

Bestetik, udalbatzak azaroan onartu zuen Mugiment txartelarekin bat egitea, eta ordutik, Jaurlaritzaren zain dago, hori aktibatzeko. Behin hori eginda, abonatuek ekimenera batuta dauden 195 kirol instalaziotara jo ahal izango dute –kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne– gastu gehigarririk gabe.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, atxikitako 111 udalerri ingururekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak