Mimatu arropa dendari eman dio lehen saria epaimahaiak Aretxabaletako Gabonetako erakusleiho lehiaketan –300 euro–. Herritarren boto gehien lortu dituen erakusleihoa, berriz, Belar Metarena izan da –175 euro–. Atzo, egubakoitza, arratsaldean eman zituzten sariak denda atarietan. Aretxarteko komertzioetan erabiltzeko bonuetan jasoko dute diru hori irabazleek.
