"Iazko hausnarketaren ondoren, eta, kaleratutako adierazpenarekin jarraituta, heldu da aurtengo Aratusteei heltzeko ordua, eta horrekin batera, 2020tik frontoien antolatzen ibili garen bazkariari", adierazi dute sare sozialen bidez Karnabalen Lagunak taldeko kideek.
Bazkari horren ardura hartuko duen jende bila dabiltzala esan dute: "Azken urteetan aldaketarik eduki ez duen herritar talde txiki bat gara, eta errelebo baten beharra sumatzen dugu. Horregatik, indarra behar dugu aurtengoa aurrera eroateko".
Hala, gaineratu dute ondo etorri izango dela Aratusteen antolakuntza bermatu gura duen edozein herritar.