Huhezinemaren 19. ediziorako hilabete inguru falta da, eta antolatzaileek argitu dituzte dagoeneko Sail Ofizialeko, Ikasleen Saileko eta Bideoklip Saileko finalistak. Erabakia hartzeko lanetan, komunikazio, produkzio eta programazio taldeetako 17 ikasle aritu dira, eta, aipatu dutenez, jaialdiak "beste behin, sormena, aniztasuna eta formatuen aberastasuna jarriko ditu erdigunean".
Finalisten zerrenda
Sail ofizialean, bederatzi lan aukeratu dituzte. Honakoak izango dira:
- Urdaibaiko sakrifizioa, Galder Irusta
- Erreka zoko hortan, Ekaitz Bertiz
- Hogeita bat, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao
- Eraman zutela, Mikel Balerdi Arruabarrena / Deñe Garcia-Bravo Alberdi
- Anclados, Eva Martín Martín
- Ultramarino, Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti
- El regalo, Lara Izagirre Garizurieta
- Dicen que tu padre, Aitor Abio
- ¿Cómo qué abuela?, Xabi Vitoria
Ikasle Sailean berriz, zazpi izan dira hautatuak:
- Bizimodu bat, Danel Ezpeleta Larrañaga
- Harrigorena, Aner Olaizola Aramendi
- Tan Tan Tan, Aner Olaizola Aramendi
- GR 31, Aihnize Landa Rodriguez
- Azken oihartzuna, Allende Urritegui Lopera
- Iraganeko mamuentzat, Eñaut Rodriguez Beloki
- Zeharkatzen gaituena, Eire Maya Manterola
Bideoklip Sailari dagokionez, hamahiru finalista aukeratu dituzte:
- Retrobisorea, Iñaki Aguirrezabalaga Gutierrez
- Iritsiko da, Erik Campos García
- Gure zauria, Imanol G. Gurrutxaga
- Bassabe, Beñat Abasolo Mujika
- Egunon, Imanol Muro
- Rally48, Ainhize Landa Rodriguez
- Janguea, Andoni Clavo Etxaniz
- Hilkutxa zuria, Ximon Agirre eta Alex Perez
- Emoie, Ximon Agirre eta Alex Perez
- Saiatu, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta
- Burutik sano, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta
- Guregatik, Irati Lizarralde
- Desio bat, Beñat Abasolo Mujika
Epaimahaiaren esku erabakia
Finalisten lan guztiak Arkupe aretoan proiektatuko dira urtarrilaren 21etik 23ra. Epaimahaiak berriz, finalisten artean aukeratu beharko ditu sail bakoitzeko irabazleak. Lan horretaz arduratuko dira ikus entzunezkoetan ibilbide ezaguna duten hiru epaimahaikideak: Andrea Saenz Pereiro –soinuaren arloan espezializatua–, Kepa Errasti –antzerkian zein ikus-entzunezkoetan ibilbide sendoa izan duen aktorea–, eta Alberto Gastesi –zuzendaria eta gidoilaria–. Besteak beste, aurkeztutako lanen kalitate akustikoa, sormena eta mezua hartuko dituzte kontuan erabakiak hartzeko orduan.
Bestetik, Berriak eta Ogeita4 erakundeek ere zer esana izango dute sariak banatzerako orduan.
