Karmele Igartua sorkuntza lehiaketako sari banaketa bihar

Imanol Beloki Unamuno 2025eko abenduaren 19a

Iaz, Karmele Igartua sorkuntza lehiaketako sari banaketa ekitaldia.

Karmele Igartua sorkuntza lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dute bihar, abenduak 20, 12:00etan, Karmele Igartua aretoan. Poesia lanak aurkeztu behar izan dituzte aurten eta 16 lan jaso dituzte antolatzaileek.

Bergarako Idazle Eskolak eta Aretxabaletako Udalak antolatuta, hamabosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta, aurten poesia izan da landu den generoa, urtero aldatzen dena, Karmele Igartua bera poesian erreferente izan zelako.

Lehiaketak idazle berriei hasiera emateko aukera eman nahi die, eta, aldi berean, Karmele Igartua poeta aretxabaletarra gogora ekarri. Hala, 500 eta 800 lerro artekoak, euskarazkoak eta originalak diren poesia lanak aurkeztu dituzte parte-hartzaileek, eta saria 2.500 eurokoa izango da. Epaimahaia Felipe Juaristi, Pako Aristi eta Itziar Gomezek osatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak