Bestetik, Ezin da gehiago luzatu goiburuarekin, urtarrilaren 10ean berriz eskatu da espetxe politika arrunta presoentzat, bai eta iheslarien eta deportatuen itzulera ere. Izan ere, urtarrilaren 10ean, 17:00etan, Bilboko Casillatik abiatuta, "konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiteko" egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Aretxabaletatik. Izena emateko, Urbaltzen zerrenda jarri dute, eta autobusa 15:00etan aterako da, Azbeko autobus geltokitik.