Abenduaren 24an, goizean, Lekaixoka bertso-eskolak eta Ixotu euskara taldeak eta Atxabaltako Gazte Mugimenduak antolatuta, beste urte batez, koplaka baserriz baserri aritzeko dei ere egin dute. 08:30ean elkartuko dira, Aretxabaleta okindegian, auzoz auzo koplak kantatzeko, eta, trikitia eta panderoa lagun, baserritar jantzita joateko eskatu diete interesdunei.
Aretxarterekin desfilatzera
Aretxarte Merkatari Elkarteak antolatuta, bestalde, txu-txu trena izango da hilaren 22an eta 23an. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Horrez gain, bi kalejira ere prestatu dituzte egunotarako. Hilaren 26an, Dinosauroen kalejira egingo da, 18:30ean, Ibarra kiroldegitik hasita, eta abenduaren 30ean, berriz, Atlantis izenekoa, 18:00etan, eta ibilbidea Ibarra kiroldegitik plazarainokoa izango da. Kultura ekitaldiei dagokienez, bestalde, hilaren 27an bertso saioa izango da, 19:00etan. Zaraia aretoan izango da saioa, eta bertan, Ane Zuazubiskar, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Uxue Alberdi arituko dira oholtza gainean, Olatz Zuazubiskar gai-jartzailearen gidaritzapean. Sarrerak sei eurotan erosi daitezke, Arkupen. Hilaren 29an, berriz, gospel kontzertua izango da, 19:00etan, Zaraia aretoan.
Kantu eta organo kontzertuak
Beste hainbat ekitaldirekin batera, kantu eta organo kontzertua eta Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua ere izango dira. Organo eta kantu kontzertua izango da hilaren 26an, J. L. Franzesena eta Mariatxen Urkia eta Leizarra musika eta dantza eskolako ikasleekin – Imanol Aizpurua, Jokin Bengoa, M. Carmen Etxeandia, Maialen Gallo, Nahia Garcia–. 19:30ean izango da, Aretxabaletako parrokian. Horrekin batera, hilaren 28an, Aretxabaletako abesbatzak Gabonetako kontzertua emango du, 19:00etan, parrokian.
Bueltan da Bizarzuri
Abenduaren 31n, Bizarzuri itzuliko da Aretxabaletara. Iaz, boluntario gutxi zeudenez ez en antolatu; aurten, berriz, 18:00etan gutunak jasotzeko hitzordua egin dute Bizarzurirekin, Arkupen. Horrekin batera, 2026ko urtarrilaren 5ean Errege Magoen desfilea egongo da, 18:30ean Ibarra kiroldegitik hasita, Leizarra musika eta dantza eskolako bandak lagunduta.
Egitaraua
Abenduak 22-23
- • 11:00 Txu-txu trena.
Abenduak 24
- • 08:30 Kopla kantuan auzorik auzo.
- • 10:30 Haurrak Gabon kantuan kaleetan.
- • 12:00 Olentzero eta Mari Domingi Herriko Plazan, gutunak jasotzen.
- • 18:30 Olentzero eta Mari Domingiren desfilea, Mendiolatik bueltan iritsita.
Abenduak 26
- • 18:30 Dinosauroen kalejira, kiroldegitik.
- • 19:00 Kantu eta organo kontzertua, elizan.
- • 20:00 Adriene Bergson-Johnson bakarrizketa, Arkupen.
Abenduak 27
- • 19:00 Bertso saioa, Arkupen: Miren Artetxe, Uxue Alberdi, Ane Zuazubiskar eta Miren Amuriza.
Abenduak 28
- 19:00 Aretxabaletako abesbatzaren Gabonetako kontzertua, elizan.
Abenduak 29
- • 19:00 Gospel kontzertua, Arkupen: The Spolem Girls.
Abenduak 30
- • 19:00 Atlantis kalejira, kiroldegitik plazara.
- • 20:00 Artea antzerkia, Arkupen. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.
Abenduak 31
- • 16:45 San Silvestre lasterketa: 16:45ean umeak eta 17:ooetan helduak. Durana kalean.
- • 18:00 Bizar Zuri Arkupen, umeen gutunak jasotzen.
Urtarrilak 2-3
- • 11:00 Gabonetako parkea, Ibarra kiroldegian.
Urtarrilak 5
- • 18:30 Errege magoak kalerik kale, Ibarra kiroldegitik abiatuta.