Palestinako egoeraren aurrean manifestazioan honakoa aldarrikatuko dute:
1) Genozidioa behingoz amaitzea.
2) Laguntza humanitarioa sartzea inolako oztoporik gabe.
3) Lurraren okupazioarekin amaitzea eta palestinarrek euren herrian bizitzeko eskubidea errespetatzea.
3) Euskal Herriko instituzioak, Gobernuak eta enpresak Israelekin dituzten harremanak etetea eta boikot aktibo bat bultzatzea egitea Israelgo produktuei.
Materiala salgai, gaur
Su-etena sinatu zenetik 300 palestinar baino gehiago hil dituzte, eta laguntza humanitarioa oso gutxi sartzen dabil Gazan. Gainera, negua da eta gutxieneko zerbitzurik ez dute. Eraikin gehienak erabat txikituta daude eta kolonoek palestinarren lurrak okupatzen jarraitzen dute. Horregatik guztiagatik, Gabonetan Palestinaren aldeko ikurrak kalera ateratzera gonbidatu dituzte herritarrak. Gaur, 18:30ean, UDAk Mitarten jarriko duen postuan salgai izango dute materiala.