Datorren astelehenetik eguaztenera bitartean elkartuko dira neska-mutikoak, 10:00etatik 13:00etara bitartean, opor egunak ondo pasatzeko asmoarekin. Loratu Abentura egitasmoari esker jolasak ezagutzarekin uztartuko dituzte; besteak beste, Euskal Herriko itsasaldeko hainbat herritako ohiturak ezagutuko dituzte, baita baserri giroko jardueren bidez negu garaiko tradizioak ere.
Hiru eguneko jardueraren prezioa da 50 euro Loramendiko bazkide direnendako eta 60 euro gainerakoendako. Hilaren 17a da izena emateko azken eguna eta Loramendi elkarteak Durana kalean duen bulegora jo behar da horretarako.