Elikaduraren gaineko hitzaldia martitzenean, adineko pertsonei bideratuta

Mirari Altube Arrese 2025eko abenduaren 15a

Garazi Abasolo Mujika nutrizionista aretxabaletarrak elikaduraren gaineko hitzaldia egingo du adineko pertsonentzako martitzenean, hilaren 16ean, 18:00etan, Karmele Igartua aretoan.

Zahartzean elikadura osasuntsuak duen garrantzia azpimarratuko du, eta praktika egokien gainean jardun. "Elikadura osasungarria funtsezkoa" da osasunari eta bizi-kalitateari eusteko adierazi dute antolatzaileek: "Zahartzen goazen heinean, gure gorputzak aldatu egiten dira eta gure nutrizio-beharrak aldatu egin daitezke. Hitzaldi honetan, adineko pertsonak osasuntsu elikatzeko jarraibideak aztertuko ditugu", adierazi du Abasolok.

Euskaraz izango da, bat-bateko itzulpen zerbitzuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak