Ohiturari jarraituz, aurten 90 urte bete dituzten 19 bazkide omendu ditu Basotxo jubilatuen elkarteak Karmele Igartua aretoan egin den ekitaldiarekin. Omendu bakoitzaren biografia errepasatu dute antolatzaileek eta ostean, jaso dituzte oroigarriak. Dantzariek eta Aretxabaletako txistulariek ere hartu dute parte omenaldian. Aretxabaletako alkate Gari Iturbek bere hitzartzean, besteak beste, eskerrak eman dizkiete 90 urtetan Aretxabaleta eraikitzeagatik eta ekarpenak egiteagatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.