'Gorputzak badaki' dantza ikastaroa egingo du Jaikik bihar, zapatua

Mirari Altube Arrese 2025eko abenduaren 12a

Jaiki elkarteko hainbat kide.

Jaiki elkarteak antolatuta, Gorputzak badaki lan-saioa egingo dute, Leticia Morales adituak gidatuta; bihar, zapatua, izango da, 10:00etatik 14:00etara, kuartelean. Izena emateko Jaikira jo behar da: 686 17 87 19 edo jaikielkartea@gmail.com.

TRE (Tension & Trauma Release Exercises) metodoa ezagutuko dutela iragarri dute antolatzaileek eta herritarrak gonbidatu dituzte: "Sentitu, mugitu eta gorputzak bere ongizate-erritmoa aurkitzeko eremua izango da".

Langileek 20 euro ordaindu beharko dute eta langabeek, 12 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak