Hamabigarrenez egin du Lekaixoka bertso eskolak umeendako bertso liburua, Udaleko Euskara departamentuaren laguntzarekin. Iaz jaio ziren ume guztien familiek jaso zuten gonbidapena, eta horietatik 21ek onartu zuten. Hala, horiek guztiak elkartu ziren atzoko ekitaldian, asko aitona-amonek lagun eginda.
Mikel Mendiaratx eta Ramon Iturricastillo bertsolariek egin zieten harrera, eta hainbat kopla abestu zizkieten Aitor Ziardegik lagun eginda pianoarekin. Ondoren, talde argazkia atera zuten eta gero liburua banatu zieten Garikoitz Iturbe alkateak eta Karmele Uribarri zinegotziak eta euskara departamentuko teknikariek. Bukatzeko, mokadutxo bat jan zuten guztiek elkarrekin.