Adineko edozein herritarrentzat izango da zabalik ASE

Mirari Altube Arrese 2025eko abenduaren 9a

Autonomia Sustatzeko Espazioan hainbat erabiltzaile.

Autonomia Sustatzeko Espazioa abenduaren 10etik aurrera arratsaldeetan ere irekita izango da adineko herritar ororentzat. Udalaren helburua da adineko pertsonen arteko elkarrekintza sustatzea eta espazio goxo eta erosoa eskaintzea.

Irekita egongo da 16:00etatik aurrera –ekintza konkretuetara bideratutako
asteko une batzuetan izan ezik–, eta kontu-kontari egoteko edo mahai jolasetan aritzeko aukera izango dute; telebista eta sofaz hornitutako espazioa ere badago. Espazioan bertan egutegia eta ordutegia izango dituzte, eta erabilera-jarraibideak ere bai. Udalak eskatu du espazioa zaintzeko: "Batetik, han bertan goizean ematen den zerbitzu publikoa berme guztiekin aurrera eraman ahal izateko, eta bestetik, adinekoentzat beti erabilgarri egon dadin".

Hori horrela, adineko herritar oro gonbidatu nahi dituzte espazio hori erabiltzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak