Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
- 1. Aretxabaletako denda guztiek parte har dezakete, izenik eman gabe.
- 2. Erakusleihoen lehiaketa 2025eko abenduaren 9tik 18ra bitartean izango da, bi data hauek barne eta sari banaketa hilaren 20an egingo dute.
- 3. Erakusleiho onena aukeratzeko orduan honako ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: erakusleihoaren kalitatea, publizitate mezuaren imajinazioa, originaltasuna, eraginkortasuna eta argien erabilera, besteak beste.
- 4. Erakusleihoetan dendak saltzen dituen ohiko artikuluak agertu beharko dira.
- 5. Bigarren sari bat ere banatuko da, herritarren boto bidez erabakiko dena. Horretarako, herritarrek, abenduaren 9tik 16ra bitartean botoa uzteko aukera izango dute Arkupen jarriko den kaxa batean, edota webguneko galdetegi digitalaren bidez. Irabazleak 150 euroko balioa duen bonua jasoko du Aretxabaletako dendetan gastatzeko. Gainera, botoa ematen duten guztien artean 50 euroko bonu bat zozketatuko da.
- 6. Epaimahaia erakusleihoen apainketan aditua den pertsona batek osatuko du.
- 7. Irabazleak jasoko ditu 300 euroko balioa duen bonua eta plaka bat; iazko irabazleak emango dio hori. Plaka dendako erakusleihoan ikusgai egongo da urte osoan eta aurreko urteko irabazleak hurrengoari pasatuko dio.
- 8. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta abenduaren 20an jakinaraziko da.
- 9. Bonuak urtea bukatu aurretik gastatu beharko dira –abenduaren 31rako–.
- Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan, erakusleihoak argituak egotea komenigarria litzateke –lan egunetan ixteko ordura arte eta jai egunetan eta bezperatan, gaueko bederatziak arte–, epaimahaiaren
lana errazteko.