Udalak zerbitzu hori martxan jartzea funtsezkotzat jo du, bihotz-biriketako geldialdia jasaten duen pertsona bati lehenbailehen laguntza ematea erabakigarria delako. Honako hauek dira eremu publikoetan jarritakoak: Basabe poligonoa 6 (Aretxabaletako Tanatorioa), Txarapea 50 (igogailu pareko fatxadan), Murubide plaza eta Bedarreta auzoen artean eta Belorrieta auzoa 1 (Aretxabaletako farmazia).

Bestalde, orain arte barrualdean zeuden beste bi gailuak, Arkupe Kultura Etxekoa eta Ibarrako futbol zelaikoa, kanpora aterako dituztela iragarri du Udalak, irisgarritasuna eta eraginkortasuna handitzeko.