Euskal mendizale federazioko txartelak digitalak izango dira, eta ondorioz, helbide elektronikoa helaraztea ezinbestekoa izango dela gogorarazi du Murrukixok. Horregatik, gutuna jasotakoei eskatu diete Durana kaleko lokaletik pasatzeko edo helbide elektronikoa jakinarazteko, berriak helarazi eta hurrengo lizentziak tramitatu ahal izateko. Bestetik, baja emanda egon eta gutuna jasoz gero jakinarazteko eskatu dute.
Federatu tarifei dagokienez Euskal Mendizale Federazioko webgunean aurkituko dituzte interesatuek, baita estalduren gaineko informazioa ere. Federatu txartelak, Murrukixon jaso ahal izango dira martitzenetan, 19:00etatik 19:30era –Aretxabaletan erroldatuta ez daudenek etxean jasoko dute–.
Murrukixoko kideek gogorarazi dute kontu korronteko zenbakia gaizki izan eta banketxetik ordainagiria bueltan etorriz gero lizentzia ez dela tramitatuko.
Murrukixoren bazkidetza kuotak, ostera, honako hauek dira: haurrak –12 urtetik gorakoak– eta gazteak –18 urtez azpikoak–, 5 euro; eta helduak –18 urtez gorakoak–, 10 euro.