Dantzaldia antolatu du Jaiki elkarteak GSR egoitzako kideekin

Mirari Altube Arrese 2025eko abenduaren 1a

Gure nagusiekin dantzan izenarekin dantzaldia egingo dute dantzaldia egingo dute GSR adinekoen egoitzan martitzenean, abenduaren 2an, 17:15etik 18:15era. Jaikiko zortzi lagun eta Basotxo erretiratuen elkarteko bost joango dira egoiliarrekin dantzan egitera. Herritarrei irekia da eta edonor batu ahal izango da taldera.

"Maiatzean egindako Dantza Astean egon ginen lehenengoz, eta bizitako esperientzia asko gustatu zitzaigun. Oso topaketa alaia izan zen eta dantza egiteaz gain berriketan ere egin genuen haiekin; euren bizipenak eta zaletasunak ezagutzeko aukera izan genuen. Oso ekimen polita izan zen; gainera, dantza topaketak erraztu egin zigun, ondoren, kalean GSRko lagun horiekin topo egitean agurtzea eta kontu kontari jardutea", azaldu dute Jaiki elkarteko kideek eta hain zuzen horregatik, errepikatzea erabaki dute.

Egoiliarrekin ordubetez, 17:15etik 18:15era, dantzan egitea da martitzeneko topaketaren asmoa: "Haiek prestatuko dute abestien zerrenda euren gustuko doinuekin –boleroak, rantxerak…– eta Jaikikook ere eroango ditugu proposamen batzuk". Herritarrak ere gonbidatu dituzte parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak