Begiraleen eginbeharrak honako hauek izango dira: eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea.
Guztira hamahiru begirale eskatu dituzte eta horietatik hiru berriak izatea bermatuko dutela adierazi dute.
Ezinbestean bete beharreko baldintzak honako bi hauek dira: euskaraz hitz egiten ondo jakitea eta 18 urte beteak izatea.
Hautaketa prozesuan honela banatuko dituzte puntuak: monitore titulua izatea 5 puntu; monitoretza titulua ikasten egotea 3 puntu; magisteritza ikasita edo ikasten egoteagatik 3 puntu; Aretxabaletako udaleku irekietan begirale izandako urte bakoitzeko 1 puntu; Gabonetako parkean begirale izandako urte bakoitzeko 2 puntu eta euskara C1 titulua izateagatik 1 puntu.
Urtarrilaren 2an eta 3an
Gabonetako parkeak urtarrilaren 2an eta 3an irekiko ditu ateak Ibarra kiroldegian eta ordutegian izango da 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.