Elikadura jarrera osasuntsuak sustatzeko argibideak emango dizkiete gurasoei

Mirari Altube Arrese 2025eko azaroaren 27a

Elikadura-jarrera osasuntsuak izeneko saioa izango da gaur, azaroak 27, haur eta nerabeen gurasoendako –Arkupen, 18:00etan–. Mireia Centeno aditua izango dute gidari, psikologian eta psikopedagogian lizentziatua eta haur eta nerabeen psikologian espezializatua.

Saioaren helburua da elikadura jarrera ez osasuntsuak bereizteko tresnak lantzea, jarrera arriskutsuak identifikatzen ikastea eta janariarekin harremana hobetzeko tresnak lantzea. Eta Centenok irakatsiko die elikadura osasuntsua zer den, lodifobiak duen eragina eta elikadura nahasteen prebentzioa, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak