Emaitza bikainak lortu dituzte UDAkoek Euskal Herriko Hirutxirlo bola-joko txapelketan

Mirari Altube Arrese 2025eko azaroaren 25a

Joan den zapatuan jokatu zuten 35. Euskal Herriko Hirutxirlo bola-joko txapelketaren finala Etxaguenen (Aramaio) eta UDA taldeko bolariek nabarmentzeko emaitzak eskuratu zituzten. 

Finala irabazi zuen Asola Berri taldeko Bittor Rodriguezek sei txirlorekin eta seigarren postuan geratu zen UDAko Isana Gorosabel, bost txirlo botata.

Txapelketako sailkapen orokorrean Jose Antonio Nuñez (San Andres taldea) izan zen txapelduna, 30 txirlorekin.

Emakumeen sailkapenean Isana Gorosabel eskoriatzarrak eskuratu zuen lehen postua (17 txirlo) eta Nerea Lete aretxabaletarrak bigarrena (12 txirlo), biak UDAkoak. Eta infantilen artean UDAko Axel Sixto izan zen txapelduna.

Taldeen sailkapenari dagokionez, UDA A taldea bigarren postuan geratu zen (76 txirlo) MX3T A taldearen atzetik.

Arabako bolaririk onena ere UDA taldekoa izan zen; Jesus Agirre aramaioarra, hain zuzen ere (14 txirlo).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak