Azaroaren 26an, eguaztenean, Udazken Jaia egingo dute Leintz Udal Euskaltegian, 17:30ean hasita. Hizkuntza-jolasak, barre-algarak eta gaztaina beroak izango dituzte kontu-kontari jardun bitartean.
Abenduaren 1ean, astelehenean, ostera, mintzodromoa egingo dute. Arkupen izango da, 17:30ean.
Abenduaren 2rako, martitzenerako, bisita gidatua antolatu dute. Historia kontuetan aditua den Aitor Antxia Leturiak, Lehengo Atxabalta ezagutuz izeneko irteera egingo du; 17:30ean abiatuko dira Santutxotik eta hainbat eraikin bisitatuko dituzte, bitxikeriak kontatu bitartean.
Bukatzeko, Euskararen Egunean, abenduaren 3an, ospakizuna izango da udaletxe zaharrean, Loramendi euskara elkarteak antolatuta. 18:00etan hasita kontzertu akustikoak, pintxoak eta txokolatea izango dira.
"Herritar guztiak animatzen ditugu antolatutako ekintzetan parte hartzera eta euskararen eguna ospatzera", adierazi dute antolatzaileek.