Filma emango dute azaroaren 18an, 19an eta 20an: martitzenean, 19:00etan; eguaztenean, 17:00etan; eta eguenean, 19:00etan. Sarrerak online hartu ahal izango dira, ohi legez, eta leihatilan ere bai.
Joan den egubakoitzean filma ikustera joan zirenek, ostera, debalde ikusi ahal izango dute edozein pasetara joanda; horretarako leihatilatik pasatu beharko dute eta azaroaren 6ko sarrera erakutsi.