Joxe Mendizabal akordeoi-joleak girotutako dantzaldia domekan

Mirari Altube Arrese 2025eko azaroaren 13a

Dantzaldia antolatu du Aretxabaletako Udalak azaroaren 16rako. Joxe Mendizabal soinujolearen doinuak izango dituzte lagun dantzan egitera joandakoek, Karmele Igartua aretoan, 18:00etan. Debalde izango da.

Proiektu eta saltsa askotan aritutakoa da Mendizabal eta betiko trikitia, kalejira doinuak eta zortzikoak, gaur egungo euskal musikarekin uztartuta –Ken Zazpi, Esne Beltza, Egan, Akelarre, Itoiz…–, joko ditu Mendizabalek; kantu ezagunak eta arrakastatsuak, guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak