Edozelan ere, interesa duten haurrek gonbidapenak jaso beharko dituzte liburutegian, ohikoa den legez, eta gero, 50 minutu iraungo duen saioa izango dute disfrutatzeko. Izan ere, Ipuin zopa ipuin saio gozo-gozoa da, eta bertan, janariaz, jateaz, elikagaiak lortzeko eraz eta dastatu daitezken zopez hitz egingo du ipuin kontalariak.