Atril horretan jaso den informazioa Aitor Antxia Leturia aretxabaletarrak prestatu du. Eta ibilbidearekin batera batu ditu hainbat bitxikeria eta istorioren bat edo beste. Trenak 1967an egin zuen azken bidaia trenbide horretatik.
Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea da eta Debagoieneko "industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera" ematen du. Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailak kudeatu du ekimen hau, Aretxabaletako Udalekin batera.

