Mitarte kalearen hasieran –Aretxabaleta okindegiko aldapan– ekingo diote grabaketari eta korrikaldi bat egitea da asmoa Durana kalerantz. "Korrika antzeko zerbait izango da eta ahal den herritar gehien batu gura dugu, irudi potente bat erakusteko", adierazi du Errastik sare sozialen bidez, eta gaineratu: "Adineko, ume, gazte… edonork parte hartu ahal izango du; aretxabaletarrak zaretenok eta ez zaretenok ere bai, interesa izanez gero, etorri".