Zuhaitza erdi-erditik apurtuta, Errekabarren kalean.
Azaroaren 5eko haize zakarrak ez zuen aparteko kalterik eragin Aretxabaletan baina terrazetako mahaiak eta aulkiak airean ibili zituen eta zuhaitz adar asko apurtu ere bai, kalean zein landa-inguruetan. Otala Zelain esaterako, haritz baten adar handi bat bota zuen eta Errekabarren kalean, zuhaitz bat erditik apurtu. Eguerdi partean neurtu zituen Euskalmetek boladarik zakarrenak; Arrasaten, 14:00ak bueltan, 90 kilometro ordukoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.