Atxabalta Palestinarekin herri ekimenak herritarrak gonbidatu gura ditu Palestinari elkartasuna adieraztera eta Israelek genozidioa geldi dezan eskatzera: "Ildo horretatik, erakundeei eta enpresei eskatzen diegu Israelekin dituzten harremanak eten ditzatela. Ezin dugulako onartu gure begien aurrean gertatzen dabilen genozidioa".
Elkartasun kanpaina horri merkatariekin eta ostalariekin ekin diote eta Aretxarte merkatarien elkarteko 28 kidek dagoeneko eman diote babesa. Hala, kartelak jarriko dituzte establezimenduetan, egitasmoarekin bat egin dutela adierazteko. Aretxarte barruan ez dauden komertzioak ere animatu dituzte parte hartzera, eta interesa dutenei eskatu diete mezu bat bidal dezatela honako helbide honetara: atxabaltapalestinarekin@gmail.com.
Egitasmoa askotariko esparruetara zabaltzeko asmoa dute Atxabalta Palestinarekin ekimeneko kideek, babes zabala izan dezan. Horretarako, bilera irekia deitu dute azaroaren 12rako; udaletxe zaharrean izango da, 18:30ean.

Horrez gain, hainbat dinamika antolatzeko asmoa ere badute.