Azken urteetan udaletxeko lorategiko eraikinean egon diren gizarte langileek astelehenetik aurrera zentro soziosanitarioan izango dute bulegoa; honako hauek: Myriam Beltran de Heredia prebentzio teknikariak; Antziñe Mendia, Mirari Aiastui eta Bego Arenaza gizarte langileek; Mari Carmen de Diego zeregin anitzetako langileak; eta Goyi Mendo eta Ane Uribesalgo harrerako laguntzaileek.
Ordutegian ez da izango aldaketarik.