'Maspalomas' filmarekin itzuliko da zinema azaroan Arkupera

Mirari Altube Arrese 2025eko azaroaren 4a

Azaroarekin batera bueltan dator zinema Arkupe kultur etxera. Aitor Arregi oñatiarrak eta Joxe Mari Goenagak zuzendutako eta ikusleen artean harrera beroa izan duen Maspalomas filmak estreinatuko du, gainera, denboraldi berria.

Azaroaren 7an, egubakoitza, izango da Maspalomas filmaren (2025, 115 min) lehen emanaldia (22:00) eta ondoren, zapatuan eta domekan (19:30) eta astelehenean (16:00) emango dute.

Hurrengo asteburuetan emango dituzte Alejandro Amenabarren El cautivo (2025, 133 min.) eta Asier Altuna Kixi bergararrak zuzendutako Karmele (2025, 114 min). Sarrerak online eros daitezke eta prezioa da 5 euro, astelehenetan izan ezik: 3 euro orduan.

Haurrendako zinema ere itzuliko da, eta lehen filma Heidi, katamotzaren erreskatea izango dute –euskaraz–, azaroaren 7an eta 8an, 19:00etan. Eta hurrengo bi asteburuetan emango dituzte Elio eta Kayara, inka gerraria. Sarrera 3 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak