Azkena Rock jaialdian izango da Nhil taldea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urriaren 28a

Nhil musika taldea.

21 bakarlari eta talderen berri eman dute antolatzaileek, eta tartean da Aretxabaletakoa; halere, ez dute data zehatza iragarri.

2026ko ekainean egingo dute Azkena Rock musika jaialdia Gasteizen, baina lehen bakarlari eta taldeen berri ematen hasiak dira antolatzaileak, eta tartean da Aretxabaletako Nhil taldea. Hain zuzen ere, irailean aurkeztu zuen Etxea izeneko hirugarren lana, Aretxabaletan, zazpi abestirekin osatutakoa, eta kontzertuak egiten dihardute ordutik; esate baterako, Oñatiko Antixena gaztetxea izango dira azaroaren 16an, Burrunda faktoriak antolatuta, 18:00etan.

24. aldia du jaialdiak, eta Mendizabalan egingo da, ohi bezala. Nhil-ekin batera beste hainbat musikari igoko dira oholtza gainera: Alice Cooper, Social Distortion, Evaristo, Jason Isbell and The 400 Unit, Imelda May, Old Crow Medicine Show, Sleaford Mods, Sugar, The Adicts, Circle Jerks, Corrosion of Conformity, The Damn Truth, The del Fuegos, Discharge, Rodeo, Tropical Fuck Storm, Split Dogs, Starbenders, Therapy? eta Voivod.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak