Gaztetxoendako zein helduendako antolatu du Loramendi euskara elkarteak, beste urte batez. Eta anbulatorio zaharrean kokatutako jolasa zabalik izango da urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, 2an, 6an, 7an, 8an eta 9an.
Gaztetxoek –8 eta 14 urte artekoek–nagusi batekin sartu beharko dute, eta horiei familia txanda izena jarri diete; lau eta zazpi lagun arteko taldeak izango dira.
15 urtetik gorakoek osatutako taldeak, ostera, sei lagunekoak izango dira gehienez eta hiru gutxienez.
Taldeek 25 ordaindu beharko dute ihes gelan parte hartzeko, eta Loramendi elkarteko bazkide izanez gero, 20 euro. Elkartetik adierazi dute ordainketa egunean bertan egingo dela, jolasean hasi aurretik, eskudirutan eta kopuru zehatza ekarrita.
Txanda hartzeko dokumentua hemen: https://labur.eus/GBIhesgela
Beste ekintza batzuk
Gaba Baltzaren bueltan beste ekintza batzuk ere izango dira; haurrentzako tailerra, esaterako, urriaren 29an. Errekabarren kalearen atzeko parteko plazatxoan elkartuko dira 17:00etatik 19:00etara bitartean –egun horretan ez da ohiko zerbitzurik izango–. Izara zuri zatiak norberak eroan beharko ditu.
Gaba Baltzaren ekitaldi nagusia egubakoitzean izango da, urriaren 31n, kale eskearekin eta ekitaldiarekin.
Horiez gain, heriotzaren eta doluaren bueltako kontu bi ere antolatu ditu Loramendik azarorako. Hilaren 6an, Azken galdera amari izeneko ikuskizun musikatua izango da, eta 13an, Heriotzari begirada bat helduentzako hitzaldia.