Leintz bailarako Txistulari Egunak txistu doinuekin bete du Aretxabaleta

Mirari Altube Arrese 2025ko urr. 25a, 17:02

Hamalaugarrenez ospatu dute Txistulari Eguna Leintz bailarako musikariek gaur, urriak 25, Loramendi txistulari taldeak antolatuta. Aretxabaletako kaleak doinu alaiekin bete ditu 35 bat lagunek osatutako taldeak goiz partean, eta eguerdian, komentuko lorategian egin dute kontzertua. 

Aretxabaletakoekin batera izan dira Eskoriatzakoak eta Arrasatekoak eta horiei batu zaizkie Soraluze aldetik etorritako hainbat eta Oñatikoren bat edo beste. Goiz parteko kalejirarekin hasi dute ospakizuna, eta eguerdian, borobildu komentuko lorategiko emanaldiarekin. 

Biribilketak, esaterako Manuel Gainzak konposatutako Gainza jo dute, baita zortzikoak, arin arinak eta habanera herrikoi bat  eta polka ere, besteak beste. Loramendi taldeko kide Jokin Antxiak azaldu du 2025ean bi ekitaldi garrantzitsu nabarmendu direla Aretxabaletan txistuaren bueltan. Batetik, aurten bete den Txino dantzaren 50. urteurrena prestatzeko lanetan dantza horren partitura ezezagun bat bilatu izana, 1953koa; eta bestetik, txino dantzarekin estuki lotuta dauden bi erraldoi berri –Txin eta Txin– iritsi izana Aretxabaletan sortu berri den Erraldoien Konpartsara. Hala, lehenengoz jo dute txino dantza berezi hori gaur, eta ekitaldian, erraldoiak –Rita eta Demetrio– izan dituzte lagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak