Auzoko eta Barriketan taldeak zabalik daude kide berrientzat

Mirari Altube Arrese 2025eko urriaren 21a

Auzoko egitasmoaren bueltan elkartutako talde bat, iaz.

Loramendi euskara elkarteak kudeatzen dituen Auzoko eta Barriketan taldeetan izena emateko epea zabalik dago. Horretarako edo beste edozein argibidetarako elkartera bertara jo: 943 77 09 70 eta auzoko@loramendielkartea.eus.

Auzoko taldeak eskaintzen du "leku seguru bat" euskarara lehen hurbilpena egiteko. "Euskara eta integrazio soziala eskutik doaz Auzokon. Euskaratik urrun dauden pertsonek euskaraz ikasi ahal izango dute ikuspuntu sozial batetik", adierazi du taldearen gidaritza hartu berri duen Ricardo Soares aretxabaletarrak. 

Taldeko kideen interesak aintzat hartuko dituzte jarduerak antolatzeko orduan: "Haien egunerokoa kontuan hartuko dugu, ohiturak aldatzen hasteko eta egunerokoan euskara poliki-poliki sartzen hasteko". 

Taldea ordu eta erdiz elkartuko da astean, eta bi ordutegi jarri dituzte aukeran: goizean eta arratsaldean.

Euskaraz trebatzen jarraitzeko: Barriketan

Behin euskarara hurbilpena eginda Barriketan taldeak daude, euskaraz trebatzen jarraitzeko; bereziki euskaraz berba egiteko aukerarik eta ohiturarik ez dutenei bideratutakoak dira. Hainbat talde daude abian azken urteetan eta horiek bere bidetik jarraituko dute lanean baina beti dago aukera berriak sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak