Nesken kategorian, garaipena Fagor Electronicako taldeak eskuratu du, Mónica Vaz, Sara Fermín eta Eneritz Orunak, 34 minututik beherako denborarekin. Bigarren postua Eroski S.Coop.-eko hirukoteak lortu du eta hirugarrena Emun-eko langileek osatutako taldeak.
Hirukote mistoen kategorian, Athlon Koop Elkartea izan da azkarrena, Jon Martin, Oihane Sarasketa eta Julen Aranbarrik osatutako taldearekin. Orbea eta Ulma Architectural Solutions izan dira bigarren eta hirugarren postuetan.
Mutilen kategorian, berriz, Orbeako taldeak irabazi du, Aider López de Chavarri, Pablo Trujillo eta Mikel Rodríguez izan dira garaile, 25 minutuko denborarekin. Bigarren izan da Copreci S.Coop.-eko taldea eta hirugarren, Orbik Cybersecurity enpresakoa.
Horrez gain, Fagor Elektronikaren taldeak parte-hartzaile gehien bildu dituelako jaso du oroigarria. Copreciren taldea izan da aurten domina gehien lortu duena, eta datorren urteko lasterketaren antolakuntza ere beraien lana izango da, Ikerlan-i erreleboa hartuta. Bestalde, Athlon Kooperatibari aipamen berezia egin zaio, antolakuntzan emandako laguntza eskertuz.