Ekaitz Filarmendiren argazki-proiekzioa ikusgai izango da unibertsitateko liburutegian

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 17a

Ekaitz Filarmendi argazki kamerarekin. Argazkia: AZK

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 50. urteurrenaren testuinguruan antolatu dute Ekaitz Filarmendi aretxabaletar argazkilariaren erakusketa. Urriaren 20tik 31ra bisitatu ahal izango da Aretxabaletako campuseko liburutegiko ohiko ordutegian. Argazki-proiekzioan, "irudiaren bidez, teknika, emozioa eta ikusmen-sentsibilitatea uztartzen dituen begirada pertsonal bat" islatu nahi izan du Filarmendik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak