Flamenkoaren eta euskal kulturaren arteko uztarketarekin prestatutako ikuskizuna izango da, eta bide batez, ikusleari esperientzia artistiko berezia eskaini nahi dio dantzariak. Horretarako, txalaparta eta flamenko musikarien laguntza izango du flamenko dantzari arabarrak. Sarrera bakoitzak sei euro balio ditu, eta, horiek Arkupe Kultura etxeko udal webgunearen bitartez eros daitezke online, aldez aurretik.