Udaletxea itxi egingo dute 11:00etatik 14:00etara bitartean eta ez dute zerbitzurik emango, ezta epaitegian ere.
Ibarra Kiroldegiko langileek ere bat egingo dute lanuztearekin "Palestinako genozidioaren amaiera eskatzeko eta nazioarteko komunitatearen pasibotasuna salatzeko"; hala, itxita egongo da 10:45etik 14:00etara.
Udal liburutegiak ere ateak itxiko ditu 11:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Horren ondorioz, 17:30erako iragarrita zuten Amelie ipuin kontalariaren saioa urriaren 23ra atzeratu dute –18:00etan izango da, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat–.
Horrez gain, nerabeen gurasoendako antolatutako Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia bertan behera utzi dute.
Leintz Udal euskaltegiak ere eten egingo ditu eskolak eta arratsaldeko taldeek ez dute izango.