Ongizate emozionala zaintzeko ikastaroa antolatu du Osakidetzak

Mirari Altube Arrese 2025eko urriaren 7a

Nire ongizate emozionala zaintzen izeneko programa jarriko du abian Osakidetzak Aretxabaletako osasun zentroan. Emozioen kudeaketa, elikadura, atsedena eta komunikazioa landuko dituzte besteak beste, eguaztenetan. Izena emateko epea zabalik dago.

Zortzi saio izango dira urriaren 22an hasi eta abenduaren 10a arte; eguaztenetan guztiak, 16:00etatik 18:30era, osasun zentroan. Hamabost lagunendako lekua egongo da ikastaroan eta bi monitorek gidatuko dituzte batzarrak.   

Edonork parte hartu ahal izango du baina horretarako aldez aurretik eman behar da izena: osasun zentroan bertan, 943 00 65 51 telefono zenbakira deituta edota pacienteactivo@osakidetza.eus helbide elektronikora idatzita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak