"Gazan gertatzen ari den genozidioa ez da naturala, Israel Estatuaren politika ondo diseinatu bat baizik. Herri oso bat itotzeko ahalegina, 1948. urteko nakban hasi zena eta Zisjordaniako kolonoen jarrera gupidagabeak eta Gazako zerrendan hildako umeak lotzen dituen odolezko haria", adierazi zuten.
Eta herritarrak gonbidatu zituzten palestinarrek bizi duten egoera salatzera: "Israel eta bere konplizeak salatu behar ditugu. Genozidioa geratzeko gure esku dagoena egin behar dugu. Palestinari buruz hitz egin, eztabaidatan hitza hartu, ahanzturari eta naturaltasun faltsuaren mozorroari gerra egin".