250 herritarrek hartu dute parte Mugikortasun Planaren gaineko inkestan

Mirari Altube Arrese 2025ko ira. 26a, 11:20

Galdeketa betetzeaz gain proposamen zehatzak egin dituzte eta Udalak "zehatz-mehatz aztertuko" ditu horiek.

Mugikortasun Planaren gaineko inkesta zabaldu du Udalak herritarren iritzia ezagutzeko eta 250 erantzun jaso ditu. Behin inkestako emaitzak aztertuta, ondorioen berri eman dute Udal ordezkariek. Lehenengo atalean, herritarrek Aretxabaletako mugikortasunaren gainean duten iritzia jaso da –0 eta 5 puntuen arteko balioa emanda–; hona hemen: garraio publikoa hobetu beharra dago –4,2–; adingabeen eta adinekoen segurtasuna arriskuan dago abiaduragatik –3,4–; eta ibilgailu motordunek espazio gehiegi hartzen dute –3,1–. Aparkaleku nahikoa dagoela baieztapenak, ostera, 2,8ko puntuazioa jaso du.

Bigarren atalean, herriko zazpi eremuren gainean erantzun behar izan dute herritarrek eta ontzat eman dituzte honako proposamenak: Araba ibilbidea estutzea eta Dagda tabernako buelta kentzea; Laboral Kutxa eta parrokia arteko espazioa neutralizatzea eta zubia oinezkoei bideratzea; Ilargi plazako irisgarritasuna hobetzea eta osasun
zentroa Gernika plazarekin lotzen duen gunea indartzea; ALEko bidegurutzean oinezkoen segurtasuna indartzea; Txarapean zebrabide berriak jartzea; Errekabarren kalean (Pausoka) zirkulazio noranzko bakarra ezartzea, segurtasuna handitzeko eta aparkaleku berriak irabazteko; eta Eroski inguruan oinezkoentzat gune berriak sortzea eta Basabe inguruan hobekuntzak egitea.

Inkesta betetakoei eskerrak eman gura izan dizkiete eta egindako ekarpenak "zehatz-mehatz" aztertzeko konpromisoa hartu du Udal Gobernuak: "Orain, plana idazteko lana hasiko da, herritarren ekarpen guztiak kontuan hartuta.
Aurkezpena udazkenean egingo da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak