Basotxok 2025-2026ko ikasturterako hiru ikastaro aurkeztu ditu, musika- eta dantza-zaleentzat. Basotxon eman beharko da izena, 11:00etatik 12:00etara, eta ikastaroak urriaren 25ean hasiko dira.
Ikastaroen artean, abesbatzan hasteko aukera dago, Leizarra Musika Eskolako irakasleekin, martitzenero, 18:15etik 19:15era, Arkupe gelan. Musika-zaleentzat egokia eta abesbatzako lehen urratsak egiteko prestatu duten ikastaroa da.
Horrez gain, euskal dantzen hastapeneko ikastaroa ere eskuragarri dago, astelehenero, 16:00etatik 17:00etara, leku berean. Euskal kulturarekin eta dantza tradizionalekin lehen kontaktua izan nahi duten guztientzat.
Era berean, idazketa sormenezko tailerra ere antolatu dute Basotxon, goizetan –ordutegia, zehazteke–. Iosune Murgiondok dinamizatuko du tailer hori, eta, idazketan interesa duten pertsonei zuzenduta, aukera eman nahi zaie sormen gaitasunak lantzeko.