Euskararen biziberritzean egindako ibilbidea ezagutzeko, gertu

Mirari Altube Arrese 2025eko irailaren 25a

Garabide elkarteak Aditu programa jarri du martxan urtero legez. Horren baitan, hizkuntza gutxituak dituzten munduko hainbat komunitatetako kideak Euskal Herrira etorri dira euskararen biziberritzean egindako ibilbidea ezagutzeko. Aurten 13 komunitatetako 16 pertsona elkartu dituzte eta azken urteetako ohiturari eutsita Aretxabaletako udaletxean harrera egin zieten joan den martitzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak