Palestinaren aldeko elkartasun argazkia ateratzera deitu dituzte herritarrak

Mirari Altube Arrese 2025ko ira. 18a, 08:47

Ekimenarekin bat egin duten hainbat eragile eta norbanako.

Irailaren 26an elkartuko dira Durana kale barrenean, eta herrialde horrek bizi duen egoera salatuko dute.

Gernika Palestina ekimenak elkartasun aktiborako egindako deiarekin bat egin du Aretxabaletako herritar talde batek eta irailaren 26rako, sanmigel jaiei hasiera emateko, argazki erraldoi bat ateratzera deitu ditu herritarrak; 19:00etan izango da, Durana kale barrenean, Herriko Plaza azpian. 

"Palestinan gertatzen dabilen genozidioa salatuko dugu, eta era berean, elkartasuna adierazi palestinar herrialdeari" adierazi dute Aretxabaleta Palestinarekin herri ekimeneko kideek eta gaineratu: "Herritarrak sistematikoki hiltzen dituztela ikusten dugu egunero, inolako bereizketarik egin gabe. Hortaz, gizarte zibila mugitzeko garaia da, politikariak edo erakundeak ausartzen ez direna esateko". Eta herritarren konpromisoa eskatu dute, deialdia zabaltzeko norbere esparruan: "Edozein keinu txiki beharrezkoa delako han gertatzen ari dena salatzeko".

Bestetik, iaz legez, zapiak salduko dituzte sanmigeletarako. Postua jarriko dute egubakoitzean bertan, 18:00etan, udaletxe zaharraren aurrealdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak