Martin Kabarrixa agurtuz borobildu dituzte jaiak Areantzan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ira. 15a, 12:52

Areantzako jaiak, hau da, Agorreko andramaixak asteburuan ospatu dituzte. Aretxabaletako Areantza auzoko jai batzordeko kideek ekintza-sorta handia prestatu zuten, eta auzotarrek bat egin dute festetan. Atzo, domeka Kurtzebarri Egunarekin, Martin Kabarrixai agur esanez borobildu zituzten jaiak.

Martin Kabarrixai ongi-etorria emanda hasi zituzten jaiak, eta bertan selfia ateratzeko eskaera egin zieten auzotarrei. Ikazkin Trail proba ere izan zen zapatuan, eta Areantzati pasatzen zen 82. parte-hartzaileari (Olatz Salaberria, 207 dortsala) Arientza saria eman zioten; hau da, etxeko produktuen saski ederra –82.nari saria, iaz, auzo-afarian 82 lagun batu zirelako da–. Horrekin batera, trikitilariek ere ez dute hutsik egin asteburu osoan zehar, eta, kanpai-hotsak ere ez dira falta izan, umore onaz gain, besteak beste. Auzotarren argazki-bilduma osatzen ere ari dira, eta, bildumarako auzotarren argazki erraldoia ateratzeko tartea ere hartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak